
Azken egunetan tenperatura goxoekin ibili gara, baina oin aldaketa dator. Zapatua egun lasaia izango da, asteburua aprobetxatzeko egun hoberena dudarik gabe. Aldaketia zapatuko gau partean iritsiko da, orduan frente bat iritsiko da gure ingurura, eta euri dexente lagako dau. Domekaren lehenengo orduetan egoera berdina jasango dugu, baina eguerdi partean euria desagertzen hasiko da, eta ostarteren bat zabaltzeko aukera eongo da. Hala ere, lasaitasun hori ez da larregi mantenduko, gau hortan gurera ekaitz zakarra etorriko baita. Ekaitz hau Britaniar irlen hegoaldean kokatuko da, eta Mendebaldeko eta Ipar-Mendebaldeko haizeak bialduko dizkigu, esan beharra dago haizearen norabidea ez dagoela guztiz finkatua, gero eta Iparralde ikutu gehiago izan, euri gehiago jasoko dugu. Euria ez da izango eukiko dugun gauza bakarra, haizea ere nabariko dugu, eta tenperaturaren jeitsiera nabarmena izango da baita ere.
Egoera hau astearen lehen zatian mantenduko da. Astelehena eta asteartea izango dira egun "hotzenak", baliteke asteartean 13ºtik ez pasatzea. Egongo den haizea ibilbide handia egingo du, hori dela eta kostaldeko olatuak kristonak izango dira, ziur aski argazki onak ikusiko ditugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario